Urte berri (korrikalari) on!

Mikel Iraola 2015eko abenduaren 31

Tolosa Atletismo taldeko Unai Señoran eta Maria Lasa izan dira 18. Elkartasun Kroseko irabazleak.

Tolosako Elkartasun Krosaren adin nagusitasuneko edizioa borobila izan da. Eguraldia lagun, ehundaka herritar irten dira urtea korrika bukatzera. Dortsal guztiak amaitu dituzte: 700 korrikalarik parte hartu dute proba nagusian, eta beste horrenbeste aurrez izan diren adin txikikoen lau lasterketetan. Ia 1.500 pertsona, arrakasta.

Unai Señoran eta Maria Lasa gaztea izan dira azkarrenak helduen mailan, bigarrenarekiko tartea zabalduta. Erakustaldia, ordea, denena izan da.

Urteko azken lasterketa izaki, ez da umorerik falta izan. Mozorrotuta irten direnak ere asko izan dira, eta originalenaren saria ardi eta artzainaren koadrilak eraman du. Bestalde, Xabier San Sebastianek jaso du aurtengo aipamen berezia, txirrindularitza munduan aurten profesionaletara jauzi egitea lortu baitu.

Urte berri (korrikalari) on!

GIZONEZKOAK

  1. Unai Señoran 16:00 (1. beteranoa)
  2. Julen Azkue 16:14
  3. Maikel Labandibar 16:20
  4. Enrike Piedra 16:22
  5. Jexux Iturria 16:28
  6. Xabier Plazaola 16:30
  7. Iñigo Aseginolaza 16:37
  8. Iker Manso 16:58
  9. Xabi Saizar 16:59
  10. Joxean Montoya 17:23

EMAKUMEZKOAK

  1. Maria Lasa 18:57
  2. Maialen Muñoz 19:22
  3. Amaia Carretero 19:37 (1. beteranoa)
  4. Oihana Zubillaga 19:46
  5. Ainhoa Lekuona 19:55

Haurren lasterketako argazki galeria

Benjaminen lasterketako argazki galeria eta sailkapenak

Alebinen lasterketako argazki galeria eta sailkapenak

Infantilen lasterketako argazki galeria eta sailkapenak

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!