Eguberrietarako hondakin bilketa sistema indartuko dute Tolosan

Ataria 2015eko abenduaren 23a

Zenbatutako edukiontziak irekiko dira, eta zaborra frakzio bakoitzeko edozein edukiontzietan utzi ahal izango da, aurretiaz era egokian bereizita.

Edukiontzien biltze maiztasuna handituko ditu udalak, baita edukiontzien tamaina eta kopurua ere. Errefortzuko 1.000 litroko edukiontziak ezarriko dira zenbait lekutan, bai organikoarentzat eta baita errefusarentzat ere.

Tolosako Udalak "herritar guztien kolaborazioa" eskatu du: "Hondakinak gaika batuz, erantzukizunez ari gara jokatzen. Gastua ahal den neurrian murrizte aldera, herritar guztien kolaborazioa eskatzen dugu, baita Eguberrietan ere. Gabonak garbiak eta ingurugiroarekin errespetagarriak izan daitezen, zaborra era egokian bereizi eta dagokion edukiontzian botatzea eskatzen dugu".

Sortzaile berezien Eguberrietako hondakin bilketa

Sortzaile berezien bilketari dagokionez, goiko taulan ikus daitekeenaren arabera, abenduak 23 eta 30ekoa bakarrik aldatuko dira. Beste guztiak berdin jarraituko du. Zerbitzu gehiagoren beharrean balego inor, gertuen dituen dituen edukiontziak erabiltzeko deia egin du Tolosako Udalak.

- Abenduak 23 asteazkenean: Errefusa (EZOHIKOA)
- Abenduak 24 Osteguna: Kartoia. (Beti bezala)
- Abenduak 25 Ostirala: Organikoa (Beti bezala)
- Abenduak 26 Larunbata: Kartoia eta organikoa (Beti bezala)
- Abenduak 28 Astelehena: Organikoa (Beti bezala)
- Abenduak 29 Asteartea: Kartoia (beti bezala)
- Abenduak 30 Asteazkena:Organikoa (beti bezala) eta errefusa (EZOHIKOA)
- Abenduak 31 Osteguna: Kartoia (beti bezala)
- Urtarrilak 1 Ostirala: Organikoa (beti bezala)
- Urtarrilak 2 Larunbata: Kartoia eta organikoa (beti bezala)
- Urtarrilak 4 Astelehena: Organikoa (Beti bezala)
- Urtarrilak 5 asteartea: Kartoia (beti bezala)
- Urtarrilak 6 Asteazkena: Organikoa (beti bezala)
- Urtarrilak 7 Osteguna: Errefusa eta kartoia (beti bezala)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!