Bonberenea: beste hemezortzi urterako bermea

Mikel Iraola 2015eko abenduaren 19a

Bonbereneak adin nagusitasuna ospatu du gaurko egun osoan zehar. Txaranga erraldoia irten da goizean Tolosako kaleetan zehar, eta bazkaria egin dute ondoren.

18 urte beteko ditu abenduaren 23an Bonbereneak. Adin nagusitasuna... Gazteen eskarmentua... Iluntasuna ala argitasuna? lelopean, ospakizunetan murgilduta daude hilabetearen hasieratik, baina gaur ospatu dute egun handia.

Ospakizunak ere badu aldarrikapenetik, izan ere, urte latzak atzean utzita, egonkortzeari begira jarri baita Bonberenea. Hori dela eta, gazteek argitara emandako aldarrikapen mezu batean, honakoa eskatu diote Tolosako Udalari eta erakunde eskudunei: "Amaierara eraman dezatela aurreko Udalak Bonberenea dagoen tokian eta dagoen egoeran mantentzeko martxan jarri zuen prozesua".

Mila izan dira Bonbereneak jarritako proiektuak 18 urteetan. Adin nagusitasunarekin eta denbora horretan gazteek hartutako eskarmentuarekin, argitasuna ikusi nahi dute. Egindako lanak badu, gutxienez, beste 18 urte betetzeko bermea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!