Hi haiz hi! jaialdia iruditan

Imanol Garcia Landa 2015eko abenduaren 18a

Irmo talde billabonatarrak eraman du lehen saria Iraultza Morea bideoarengatik, eta bigarrena Xanet Egiguren eta Nadin Hussein bertsolarientzat izan da.

Beldur Barik lehiaketarako aurkeztutako hainbat bideo ikusi ahal izan dira Topic aretoan egindako Hi Haiz Hi! jaialdian, eta horrez gain, zuzenean hainbat emanaldi eskaini dituzte oholtza gainera igotako gazteek. Lehen bi sailkatuek 250 euroko sari bana jaso dute, Tolosako Udalaren eskutik. Aurkezle lanetan aritu direnak hauteskunde kanpaina giroa jarri dute, Pablo Iglesias eta Albert Riverataz mozorrotuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!