Skatearen festa

Tolosaldeko Ataria 2015ko abe. 12a, 16:30

18 urte betetzen ditu aurten Bonbereneak eta hilabete osoan zehar ekitaldi ugari ospatzen ari da

Graffiti erakustaldia izan eta  XV. Skate Txapelketa izan dira gaurkoan Bonberenean. Arratsaldean, Tolosaldeko skater onenak bildu dira bertan eta irudi politak utzi dituzte. 22:30ean, berriz, Nothink talde madrildarra eta Humus tolosarra arituko dira.

Hala ere, oraindik egun askotan izango da festa Bonberenean:

Abenduak 13, Anari
“Zure aurrekari penalak” diskoa aurkeztuz kontzertua eskainiko du Anarik 20:00etatik aurrera.

Abenduak 18, antzerkia
Katramila antzerki taldeak "Hil eta bizi” lana aurkeztuko du, 22:30etik aurrera.

Abenduak 19, Kalejira
Eguerdiko 12:00etatik aurrera Bonberenea Txaranga erraldoia Tolosako kaleetan zehar ibiliko da. Ondoren, parte hartzen duten guztiekin bazkari herrikoia egingo da Bonberenean bertan.

Abenduak 23, Okupazio Eguna
18. urteurrenaren egun handia izango da, eta afari eder batekin ospatuko dugu. 23:59an su artifizialak botako dira.

Abenduak 26, hiru kontzertu
Parranda gaua izango da, Atila y los Unos, Zikiro Baby eta Little Martin Selktah izango baitira gurean.

Abenduak 29, Irrati Maratoia

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!