24 orduz, areto futbola

M.Iraola 2015eko abenduaren 10a

Abenduaren 26an, I. Tolosako 24 orduko areto futbol txapelketa jokatuko da Uzturpe frontoian. Izen ematea zabalik da.

Arratsaldeko 16:00etan emango zaio hasiera txapelketari eta hurrengo eguneko, abenduaren 27ko 17:00etan amaituko da. Finala jokatzen duten taldeentzat sariak izateaz gain, parte hartzaile guztien artean zozketak egingo dituzte.

Modu honetara, antolatzaileek Gabonetan kirola egitera bultzatu nahi dituzte tolosarrak. Gehienez 10 pertsonako taldeak osatu beharko dituzte, eta zozketa bidez erabakiko dira neurketen ordutegiak.

Parte hartzeko, samaorixe@hotmail.com helbidera mezu bat bidali beharko da, taldearen izena, taldekideen izen abizenak eta arduradun baten telefono zenbakiarekin. Izena emateko azken eguna abenduaren 22a izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!