Asteasuarra eta Illargi tabernak, pintxorik onenen jabe

Mikel Iraola 2015eko abenduaren 8a

Argazkia: Hiku Coop

Txuleta usainaren artean, eguerdian banatu dituzte Tolosako tabernen arteko Pintxoka lehiaketako sariak.

LEINN, Berrikuntza eta lidergoa ikasgai duten Hiku enpresako gazteek antolatuta, Tolosako tabernen arteko pintxo lehiaketa izan da egunotan Tolosan. Pintxoka izenpean, Alde Zaharreko nahiz inguruko 10 tabernek hartu dute parte.

Bi sari banatu dituzte. Bata, euskal gastronomia elkarteko adituek erabaki dute. Tabernaz taberna ibili dira, pintxo guztiak dastatuz, tabernariek epaimahaikideak zirela jakin gabe. Sari horren irabazlea Illargi taberna izan da.

Bestea, berriz, tabernetako bezeroek puntuazio bidez erabaki dute. Asteasuarra tabernako bakailaoa, patata, kokotxa arrautzaztatua eta bizkaitar saltsak osatutako Meta izeneko pintxoak eskuratu du nota onena, bostetik 4,85 puntuko bataz bestekoarekin. 

Gainontzeko pintxo guztiak:

  • Agustin Enea: Errezilgo sagar errea, foie modenarekin
  • K2: Ogi errea, berenjena, barrengorriz, hirugiharrez eta ganbaz beteta
  • Dicken's: Mini hanburgesa bakailaoarekin
  • The Nest: Txuleta brotxeta patata frijituekin
  • Astelena: Ogi-mamiak, txistorra, hirugiharra, odolkia, arrautza eta patata purea
  • Saikin: Tolosako babarruna, odolkia, Ibarrako piparra, aza eta piperra tenpuran.
  • Lainoa: Kantauriar itsasoko legatza, alioli, tipulin, hirugihar eta perretxikoekin.
  • Share: Patata txangurro entsaladarekin
  • Orbela: Txekor masailak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!