Une batez sukaldari

Ataria 2015eko abenduaren 7a

Haurrek hanburgesak egiten ikasteko tailerra izan da goizean Zerkausian, Txuleta festaren baitan.

Ziurgabetasun begiradaz batzuk, kuriositate puntu batekin beste batzuk. Ausartak ere izan dira beste batzuk. Baina guztiak izan dira sukaldari. 

Eskularruak jantzi, Sonia Tapia sukaldariaren laguntzaz hanburgesak egiten ikasi dute etxeko txikienek. Pote batean haragi xehatua hartu, tipula gehitu, eta guztia nahastu bezain pronto, plantxan jarri dituzte. Kolore ezberdinetako ogi artean jarri eta mokadutxo ederraz gozatu dute haurrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!