Karrozek toki finko bat izango dute datozen inauterietan

Ataria 2015eko abenduaren 1a

Inauteriko karroza eta konpartsen lehiaketan parte hartzeko izen-ematea bihar goizeko 10:00etan hasiko da.

Bi modu daude izena emateko:

  • On line. Tolosako Udalaren web orrian; www.Tolosa.eus
  • Kultur Etxean; 10:00etatik 13:00etara, eta arratsaldean 16:30etatik 20:00etara

Lehiaketako parte hartzaileekin batera egindako bileren ondoren, Udalak onartu ditu lehiaketa arautzen dituen oinarriak. Bi aldaketa nabarmen izango dira; bata, emanaldien amaiera ordua ordubetez aurreratzea, gau erdiko 12:00etara.

Bestalde, aurten Karrozek toki finko bat izango dute ibilbidean zehar. Karroza bakoitza aurrez egindako zozketaren arabera erabakitako tokian kokatuko da, eta ez da bertatik mugituko emanaldiei amaiera eman arte.

Karroza eta plataformen trasladoarekin ere ari da lanean udala. Abenduaren 5etik aurrera lanean hasi daitezke parte hartzaileak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!