EH Bilduk pausoak bildu ditu, "independentziara bidean"

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko azaroaren 28a

Datorren abenduaren 6an Espainiako Konstituzioaren aurkako mobilizazioa iragarri nahi izan dute eta, era berean, hauteskunde kanpaina osoan baliatuko dute herritarren zapata eta pausoen arteko lotura.

Goizeko hamaiketarako deia egin zieten, herritarrei, beren zapatak Trianguloa plazara eramateko. Helburua, bakarra: "Independentziara, feminismora, burujabetzara,... pausoz pauso joango garela irudikatzea. Jendeak oso ondo erantzun du, eta oso pozik gaude", azaldu du Karmele Elizaran Tolosako EH Bilduko kideak.

Izan ere, egitasmo horrekin datorren abenduaren 6ko mobilizazioa iragarri nahi izan dute, batetik, "jai egun inposatuen aurka". Era berean, abenduaren 20ko hauteskundeei begirako kanpainan ere pausoen eta zapaten lotura erabiliko dute. Hasier Arraiz, Marian Beitialarrangoitia eta Xabier Olano bertaratu dira Tolosako hitzordura, besteak beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!