Antton Abbadia saria, Kike Amonarrizentzat

Tolosaldeko Ataria 2015eko azaroaren 27a

"Euskarari egindako ekarpenagatik", Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik jasoko du saria tolosarrak.

Euskararen esparruan egindako lanak nabarmentzen ditu, urtero, foru aldundiak. Horretarako, gainera, abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Eguna baliatzen dute; datorren asteazken iluntzean jasoko du, beraz, Kike Amonarriz tolosarrak, Antton Abbaddia saria, "euskarari egindako ekarpenagatik".
 
Euskal Filologia ikasketen bidetik, Amonarriz umorista bezain aurkezle da, eta aurkezle bezain euskaltzale. Horrela, hiru jardun horiek eta beste hainbat uztartu izan ditu, bere ibilbidean, euskararen inguruko gogoeta, ikerketa eta sustatze lanekin. Euskarazko txisteak sortzeko Txorakikeriak liburu-sorta aipa liteke adibidetzat, eta bide beretik sorturiko Txiskola telebista saioa. Pantaila txikirako, halaber, Funtzioa, Balinda, Bai zera, Sikofonia, Mihiluze nahiz Tribuaren berbak saioetan aritu izan da, besteak beste, zuzendari, gidoilari edo aurkezle lanetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!