Xexiliren omenezko musika doinuak

Ataria 2015eko azaroaren 23a

Atzo Tolosako musikariek euren egun handia ospatu zuten, eta Leidorreko oholtza hartu zuten piezarik ederrenak plazaratzeko.

Lehenik eta behin, Musika Eskolako Dultzaina Taldeak jarri zuen musika eta nola ez, tartean ziren ikasleak ere. Atzetik, Tolosako Udal Txistulari Bandako ordezkariak igo ziren.

Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestrak ere ez zuen hutsik egin. Bi pieza jo zituzten, eta bigarren abestian, Isidro aita bera atera zen bakarlari moduan.
 
Bukatzeko, Tolosako Musika Bandak Benny Goodman Memories eta Mexican Pictures obrak jo zituen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!