Txotxongiloek Tolosako kaleak hartu dituzte

Ataria 2015eko azaroaren 21a

33. Titirijai jalaldia hasi da eta hilaren 29ra bitarte 13 konpainiak eskainitako ikuskizunak izango dira. Gaur, Berdura plazan Manu Mansilla argentinarrak A cielo abierto lana eskaini du

Lau urtetik a urrerako gaztetxoentzako txotxongilo ikuskizuna da gaur Berdura plazan eskaini dutena. Benito Escalante munstro laranja da, baina aldi berean bihozbehera. Tolosako haurrak hunkitu ditu emanaldiaren amaieran.

Bihar, Manu Mansillak A cielo abierto emanaldia eskainiko du berriz, Plaza Berrian, 12:30ean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!