Kamioi bat irauli da Tolosa eta Ibarra arteko obretan

Tolosaldeko Ataria 2015eko azaroaren 19a

Ibarralde kalean gertatu da istripua.

11:30ak inguruan, Tolosako Ibarralde kalean kamioi bat irauli da. San Cosme y San Damian ospitalea zeneko lursailean etxebizitzak eraikitzen ari dira, eta obretan gertatu da ezbeharra. Ertzaintzak TOLOSALDEKO ATARIAri jakinarazi dionez, momentuz ez dago zauriturik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!