Ez zuen sartu nahi

M.Iraola 2015ko aza. 16a, 14:12

Banako emaitzarekin berdindu dute Tolosak eta Ordiziak Berazubin, aukera ugari izan arren ezin golik sartu ibilita.

Etsipenean murgilduta joan ziren aldagelara Tolosako jokalariak larunbatean. "Baloiak ez zuen sartu nahi" zihoen batek haserre, hiru puntuak lortzeko aukera on bat galdu izanaren sentsazioarekin.

Baina galdutako aukeratik baino, aukera galduetatik gehiago izan zuen neurketak. Izan ere, hasieratik bukaerara Tolosa izan zen nagusi: bai joko aldetik, baita aukerei dagokienez ere. Baina ezin golik sartu. Ordizia defentsa lanetan sendo egon zen, eta 20. minutuan, gainera, Irastorzak aurretik ipini zuen markagailuan. 0-1ekoarekin iritsi ziren atsedenaldira.

Bigarren zatian planteamendu berarekin jarraitu zuen Lilloren taldeak: jokoa dominatuz eta aukera ugari sortuz. 50. minutuan Arrietak lortu zuen berdinketaren gola, baina aurrerantzean, ordura arteko gauza bera: gola sartzeko ezintasuna.

Eta alor horretan zerikusia izan zuen Ordizian ari den Julen Pagola atezain ibartarrak. Partida bikaina jokatu zuen.

Luzapenean Tolosak aukera hirukoitza izan zuen jokaldi berdinean. Lehenengo Mariok eta Zabaletak ondoren, baina Pagolak atera zituen atepetik. Aldaratzean Unai Etxeberriaren burukada kanpora joan zen, langa jo eta gero. Ez sinisteko modukoa!

Justo Lillok alderdi positiboa ere atera nahi izan zion partidari: "Neurketa nola joan den ikusita, eskerrak ere eman beharko ditugu; edozein kontraerasotan golen bat egingo baligute, akabo. Irabazten ez denean, ez galtzea ere garrantzitsua izaten da".

Oraingoan baloiak ez zuen sartu nahi izan, baina sartzen den momentuan...

Pos.   Taldea Puntuak JP IP BP GP EA AT KT 
1    TOLOSA C.F. 22   10   7   1   2   0   21   10  
2    ANAITASUNA C.D. 20   10   6   2   2   0   21   8  
3    MUTRIKU F.T. 20   10   6   2   2   0   16   10  
4    ZARAUTZ K.E. 18   10   5   3   2   0   17   10  
5    HONDARRIBIA F.E 17   10   5   2   3   0   18   14  
6    HERNANI C.D. 17   10   5   2   3   0   15   12  
7    ALOÑA MENDI KE 16   10   4   4   2   0   13   12  
8    OSTADAR S.K.T. 16   10   5   1   4   0   15   19  
9    REAL UNION CLUB SAD 14   10   4   2   4   0   11   11  
10    EUSKALDUNA S.D. 14   10   4   2   4   0   12   17  
11    TOURING C.D. 13   10   4   1   5   0   10   11  
12    ELGOIBAR C.D. 13   10   4   1   5   0   11   15  
13    BETI GAZTE K.J.K.E. 11   10   3   2   5   0   16   18  
14    ORIOKO F.T. 11   10   3   2   5   0   9   13  
15    ORDIZIA K.E. 10   10   2   4   4   0   15   17  
16    OIARTZUN K.E. 9   10   3   0   7   0   8   11  
17    MARTUTENE K.E. 6   10   1   3   6   0   7   15  
18    GETARIAKO KETA F.T. 6   10   2   0   8   0   10   22

Iturria: Kirolak.net

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!