Pasahitza (zaharra)

"Ardura inork bere gain ez hartzearekin inpunitatea bultzatzen da"

Iñigo Terradillos 2015eko azaroaren 16a

Elena Egiguren abokatu eta bitartekariak 2014ko otsailean Ceutako itsasoan gertatutakoa gogoratu du. Gutxienez 15 pertsona hil ziren Espainiako lurretan sartu nahian, poliziak izandako jarrera tarteko, eta inputatuta zeuden guardia zibilen kasua artxibatzea erabaki berri du epaileak.

Poliziak istiluen aurkako materiala erabili zuela frogatuta geratu dela adierazi du epaileak, baina hori erabiltzea justifikatuta zegoela. Hain justu, gomazko pllotak eta ke poteak erabili zituzten igerian Espainiara sartu nahi zuten pertsonen aurka. Ondorioz, 15 pertsona hil ziren gutxienez, eta iturri batzuen arabera, berriz, 80. Gainera, itotzear ziren pertsonei ez ziela poliziak laguntza eskaini ere salatu zuten, baina, azkenean, epaileak ez du deliturik ikusi inputatuta zeuden poliziengan. Beraz, hilketa horien ardura ez da azkenean inorengan geratu, eta Egigurenen arabera, "inpunitatea bultzatzen dute erabaki hauek".

Hassana Aalia sahararraren kasua ere aipatu du abokatu tolosarrak, eta errefuxiatuen kanpalekuetan izandako uholden eragin dutena ere gogoratu nahi izan du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!