Igeldo eta Lantz nagusi, Euskal Herriko Frisoi Txapelketan

Ataria 2015eko azaroaren 14a

VII. Euskal Herriko Frisoi Txapelketa egin da, gaur, Tolosako Ferialekuan eta saririk gehienak Igeldoko Ondazarte baserriak eta Lantzeko Kattaburu baserriak eraman dituzte.

Sei ataletan berezi dituzte sariak, eta hauez gain sari bereziak ere izan dira. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ustiategiek hartu dute parte.

Hona hemen sarituak:

12 hilabete arteko bigarak (umea egin gabekoak)

1. Igeldoko Ondazarte baserria.

2. Karrantzako Casa Nueva

12 hilabetetik 18 hilabetera bitartekoak (umea egin gabekoak)

1. Igeldoko Ondazarte baserria.

2. Igeldoko Ondazarte baserria.

18 hilabetetik 30 hilabetera bitartekoak (umea egin gabekoak)

1. Karrantzako Casa Nueva.

2. Karrantzako Casa Nueva.

36 hilabete arteko behiak (umatutakoak)

1. Lantzeko Kattaburu baserria.

2. Igeldoko Ondazarte baserria.

3 urtetik 4 urte bitartekoak

1. Lantzeko Kattaburu baserria.

2. Lantzeko Kattaburu baserria.

4 urtetik gorakoak

1. Lantzeko Kattaburu baserria.

2. Lantzeko Kattaburu baserria.

 

Aberekingo saria: Gatikako Ardeo baserria

Gifeko saria: Lantzeko Kattaburu baserria.

Bigantxa txapelduna: Igeldoko Ondazarte baserria.

Bigantxa txapeldunordea: Igeldoko Ondazarte baserria.

Behi behi txapelduna: Lantzeko Kattaburu baserria.

Behi behi txapeldunordea: Lantzeko Kattaburu baserria.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!