Sukaldarietako bakoitzak errezeta bana egingo du, zuzenean, azokatik hartutako bertako produktuekin. Edonork parte hartu ahal izango du, eta parte hartzen dutenen artean sukaldarien jatetxeetan bi laguntzentzako afari bana zozketatuko da.
Ekimen honek hainbat helburu ditu:
- Merkatua dinamiko bihurtzea eta produktuei kalitatearen balorea ematea
- Gure marka eta produktu gastronomikoak indartzea, promozio bidez
- Tokiko merkataritza bultzatzea
- Gazteak merkatura erakartzea, tokiko ekonomiarekin duten konpromisoa indartuz