Frisoi arrazako buru onenak, Ferialekuan

Ataria 2015eko azaroaren 13a

Iazko txapelketaren une bat.

VII. Euskal Herriko Frisoi Txapelketa egingo da bihar goizean.

Tolosako Ferialekuak VII. Euskal Herriko Frisoi Txapelketa hartuko du bihar. 10:15 inguru hasi eta goiz guztian zehar hainbat mailetan sariak banatuko dira.

Aurreko urteetan bezala, txapelketan EAEko eta Nafarroako ustialekuek parte hartuko dute eta hobekuntza genetikoaren eta ganaduzaleen eguneroko lanaren bidez lortu diren lorpenak ezagutzera emango dira. Ferialekuan sektoreko enpresen stand-ak ere egongo dira beraien produktuen edota zerbitzuen berri ematen.

GIFE Gipuzkoako Frisoi Elkartetik deialdia egin dute sektorea zuzenean ezagutzen ez duten herritarrei Ferialekura joateko, eta bertatik bertara sektoreak egiten duen lana ezagutzeko.

Egitaraua

Azaroak 14, larunbata

10:15. Agurra eta txapelketaren hasiera.

10:30. 1. Atala: 12 hilabete beherako txahalak.

10:45. 2. Atala: 12-18 hilabete arteko txahalak.

11:00. 1. Atala: 18-24 hilabete arteko bigak.

11:15. Sari berezia: bigen txapeldunen txapelduna.

11:30. 4. Atala: Esnetan dauden 36 hilabeteko beherako behiak.

11:45. 5. Atala: Esnetan dauden 3 eta 4 urte arteko behiak.

12:00. 6. Atala: Esnetan dauden 4 urte gorako behiak.

12:15. Sari bereziak: batetik, Aberekin-go zezenen alaba onena eta, bestetik, txapelketako errape hoberena duen behia.

12:30. Sari nagusia: behien txapeldunen txapelduna.

13:00. Sari banaketa eta bigaren zozketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!