Pasahitza (zaharra)

"Zeharo bizi dut literatura"

Iñigo Terradillos 2015eko azaroaren 11

Galtzaundi euskara taldeak bultzatuta, irakurle taldearen hirugarren saioa egingo dute gaur, Tolosako kultur etxean. Pello Salabururen Errateko nituenak liburua aztertuko dute Yurre Ugartek, ikasturte honetako dinamizatzaile berriak gidatuta.

Izena emanda gehiago dauden arren, saio bakoitzeko 13-14 pertsona elkartzen direla azaldu digu Ugartek. Aniztasun handiko taldea dela kontatu digu, baina, badutela ezaugarri bat komunean, literaturarekiko pasioa, alegia. Irakurle taldearen helburu nagusia euskal literatura bizirik mantendu eta sustatzea dela esan du taldeko dinamizatzaileak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!