2015/11/27 20:30

Difret

Difret
Leidor antzokia, Tolosa

Jatorrizko bertsioa. Azpidatziak euskaraz.

(Zresenay Mehari). 95 min. +12. Emakumeenganako indarkeriarik ez.

Addis Abeban, Meaza Ashenafi abokatuak legelari baten babesa behar duten emakumeei eta haurrei laguntzeko sare bat sortu du. Poliziaren eta Gobernuaren etengabeko xaxatzeari aurre egin beharko dio. Hala ere, Hirut 14 urteko neskatoa defendatzera ausartuko da. Ikastetxetik itzultzen ari zela, bahitu eta bortxatu egin zuten, baina berak bahiltzaileak hil eta ihes egitea lortu zuen. Bere buruaren defentsan egin zuen arren, heriotza-zigorra jasotzeko arriskuan dago Hirut.

Hizkuntza: Euskara

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!