Etorriko dira hobeak

M.Iraola 2015ko aza. 10a, 15:28

Tolosak 2-0 galdu du Ostadarren aurka, aukera ugari sortuta ere, ezin golik sartu ibili eta gero.

Pasa den astean Ostadarren mailaz ohartarazi zuen Justo Lillo Tolosako entrenatzaileak. Bada beraien aurka jokatu eta gero, "are hobeagoak" iruditu zaizkio. Partidaren emaitzan hori islatu zen, Lasarteko taldeak 2-0 irabazi baitzuen, baina zelaian, berdintasunetik gehiago izan zen.

Lehen zatian nagusi izan zen etxeko taldea, eta Tolosa hobekien jokatzen hasi zen unean Asier Serna atezainak min hartuta utzi behar izan zuen zelaia. Bere ordez Olano jubenila irten zen zelaira. Handik minutu bakarrera jaso zuen talde urdinak lehen gola, estrategia jokaldi batean.

Bigarren zatia hastearekin batera lortu zuten lasartearrek bigarren gola, berriro ere estrategiaz. Tolosak, ordea, behera egin beharrean gora egin zuen, eta 60. minutuan aldaketa bikoitza eginda beste erritmo bat jarri zion norgehiagokari. Ordutik aurrera tolosarrak izan ziren nagusi.

"Aukera aldetik jokatu dugun neurketarik onena izan zela esango nuke" aitortu dio Lillok TOLOSALDEKO ATARIAri. Izan ere, guztira 15 aukera inguru izan zituen talde urdinak. Polemikarako jokaldia ere izan zen 70. minutuan, etxeko taldeak eskuarekin atera baitzuen baloia, ate barrutik, baina epaileak penaltia adierazi zuen. Tolosarrek, ordea, huts egin zuten 11 metroko puntutik. 

Aukera anitz, joko ona... "Ostadarreko entrenatzaileak ere aitortu zidan, asko sufritu zutela" azaldu du Lillok. Baina ezin golik sartu. Ez zen eguna. Etorriko dira, ordea, hobeak. 

Larunbatean izango du horretarako aukera, 16:30ean Ordizia hartuko baitu Berazubin.

Pos.   Taldea Puntuak JP IP BP GP EA AT KT 
1    TOLOSA C.F. 21   9   7   0   2   0   20   9  
2    MUTRIKU F.T. 20   9   6   2   1   0   16   9  
3    ANAITASUNA C.D. 17   9   5   2   2   0   19   8  
4    OSTADAR S.K.T. 16   9   5   1   3   0   14   14  
5    ZARAUTZ K.E. 15   9   4   3   2   0   12   9  
6    HERNANI C.D. 14   9   4   2   3   0   14   12  
7    HONDARRIBIA F.E 14   9   4   2   3   0   16   13  
8    EUSKALDUNA S.D. 14   9   4   2   3   0   12   13  
9    ALOÑA MENDI KE 13   9   3   4   2   0   11   11  
10    TOURING C.D. 13   9   4   1   4   0   10   10  
11    ORIOKO F.T. 11   9   3   2   4   0   8   11  
12    BETI GAZTE K.J.K.E. 11   9   3   2   4   0   15   16  
13    REAL UNION CLUB SAD 11   9   3   2   4   0   10   11  
14    ELGOIBAR C.D. 10   9   3   1   5   0   9   14  
15    OIARTZUN K.E. 9   9   3   0   6   0   8   9  
16    ORDIZIA K.E. 9   9   2   3   4   0   14   16  
17    MARTUTENE K.E. 6   9   1   3   5   0   6   13  
18    GETARIAKO KETA F.T. 3   9   1   0   8   0   6   22  

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!