Txuleta festarako txartelak salgai daude jada

Ataria 2015eko azaroaren 5a

Abenduaren 5etik 8ra ospatuko da Tolosan Txuletaren Festa, eta izango diren otorduetarako txartelak saltzen hasi dira gaur Tolosaldea Tour-en bulegoan.

Tolosako erretegietako parrileroek erreko dituzte txuletak, eta beraien jatetxeetako menuak dastatzeko aukera izango da Zerkausian. Hauxe izango da menua:

Jabugo urdaiazpikoa
Nafarroako zainzuriak
Tuterako kukuluak
Lodosako piperrak
Txuleta
Idiazabal gazta
Teila, zigarrotxoa eta xaxua
(Edaria barne)

Lau egunetan bost otordu izango dira:

Abenduak 5, larunbata: Bazkaria eta afaria
Abenduak 6, igandea: Bazkaria
Abenduak 7, astelehena: Bazkaria
Abenduak 8, asteartea: Bazkaria

Txartelen prezioa 45 eurokoa da, eta lekua erreserbatzeko hiru modu daude: Tolosaldea Tour-en bulegoan, 943697413 telefonoan edo tour@tolosaldea.net helbide elektronikoan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!