Tolosako jabetze eskolan Artea eta emakumeak izeneko ikastaroa izango da, ostiral eta larunbat honetan. Besteak beste, artearen historian barrena emakumezkoek izan duten tarte txikiaz ariko da Patirke Belaza aditua, euskarazko saioetan.
Batetik, emakumezko artisten lanak merkeago saldu izan direla nabarmenduko du, eta emakume oso gutxi hartu izan direla jeniotzat. Bide beretik, gizonezko artistek irudikatu izan dituzten biluzien %70, gizonezkoen ametsetako irudiak direla dio hizlariak, benetako emakumeak izan beharrean.
Horretaz guztiaz eta gehiagoz ariko da, bihar 17:30etik 20:30era, eta etzi 10:30etik 13:30era, Abastosen. Izena emateko, kultur etxera bertaratu daiteke, edo berdintasuna@tolosa.eus-era idatzi.