Miren Urkola Tolosako zinegotzi ohia zendu da

Ataria 2015eko urriaren 28a

Pasa den legegintzaldian berdintasun eta gizarte politika zinegotzia izan zen, gaixotasun larri baten ondorioz kargua utzi zuen arte.

Sortuko militantea zen Urkola, eta 2011. urtetik 2015eko otsailera bitarte EH Bilduko zinegotzi izan zen. Gaixotasunaren ondorioz, kargua utzi behar izan zuen, eta Silvana Ostizak hartu zuen bere erreleboa berdintasun zinegotzi gisa legealdia amaitu bitartean.

Azken agurra igandean egingo diote, Euskal Pizkundearen plazan, 12:00etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!