Zazpigarren jardunaldian eta azken minutuan galdu partida Tolosa CF-ek

Asier Imaz 2015eko urriaren 27a

Touring taldearen aurka galdu dute urdinek etxetik kanpo, 3-2ko emaitzarekin. Atsedenaldira 0-2 joan ziren galtzen. Ondoren partida berdintzea lortu zuten. Etxekoen gola azken minutuan iritsi zen.

Azken minutuan, eta gol olinpiar baten ondorioz, Tolosa CF-ek denboraldiko lehen partida galdu zuen larunbatean. Touring-en etxean jokatu zuen talde urdinak, eta 0-2 hasi ziren galtzen. «Ez dakit zer gertatu zen, jokalariekin hitz egin behar dut, baina ez ginen ongi hasi», zioen Lillo entrenatzaileak; «hala eta guztiz ere, lehen zatian golak sartzeko aukerak izan genituen, baina atsedenaldira horrela iritsi ginen». Bigarren zatirako aldaketak egin zituen entrenatzaileak, «eta hobeto jokatu genuen». Joko bolada on horrek saria izan zuen, eta Tolosa CF-ek markagailua berdintzea lortu zuen, Gorkaren eta Vecinoren golei esker. Hirugarren bat ere sartu zuten tolosarrek, baina epaileak bertan behera utzi zuen. Danbatekoa azken minutuan etorri zen.


Hurrengo partida igandean jokatuko du Tolosa CF-ek, Berazubin, 16:30etan Anaitasunaren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!