Adinekoak engainatu eta dirua eskatzen ari da gizonezko bat Tolosan

Tolosaldeko Ataria 2015eko urriaren 26a

Joan den asteburuan hainbat herritarrengana gerturatu zen, betaurreko beltzak jantzita

Adineko pertsonei iruzur egin nahi izatea ez da kontu berria, diru pixka bat eskuratzeko helburuarekin. Horrela, joan den astean, hainbat tolosar kalean geratu zituen betaurreko beltzak zituen gizonezko batek.

Azaldu dutenez, adinekoekin kalean topo egin eta haiekin hizketan hasten da: «Ez al nauzu ezagutzen, ala? Bai, ni naiz!». Horrela, adineko pertsonak ezeztatzen saiatzen dela diote.

Ondoren, diru eske hasten da, betaurreko beltzak dituen gizonezkoa, garai txarrak pasatzen ari dela esanez, eta diru pixka bat emango al lioketen argudiatuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!