Gazte Topagunea, zabalik

M. Iraola 2015eko urriaren 24a

Tolosako Gazte Topagunearen irekiera festa egin dute gaurkoan. Esne Beltza taldeko Xabier Solano eta DZ Dj-ak kontzertua eskaini dute eta gazte ugari bildu dira.

Arratsaldeko 18:00ak iristeko zain ziren gaztetxoak, eskaileretan eserita. Guztiak, Topaguneak ateak noiz irekiko zain. Izan ere, iraila hasieratik martxan daraman arren, gaur egin dute irekiera ekitaldi ofiziala.

Horretarako Esne Beltzako Xabier Solanok kontzertu akustikoa eskaini du DZ DJ-aren laguntzaz. Break-dance dantzaria ere bertan izan da.

Asier Gurrutxaga eta Olaia Zapirain hezitzaileek dinamizatuko dute gazte Topagunea, 12-17 urte bitarteko nerabeei aisialdi hezitzaile eta antolatu bat eskaintzeko helburuarekin. Zapirainen esanetan, gutxi gora behera, eta garaian garaiko aldaketak alde batera utzita, 100 lagun inguru batzen dira bertan.

Ostegunetik igandera izango da Topaguneaz gozatzeko aukera, arratsaldez. Astean zehar 17:00etatik 20:00etarako ordutegian, eta asteburuetan, berriz, 16:30etik 20:30era. Gazteak bertara daitezen dei egin dute: "Azaldu besterik ez da egin behar!"

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!