Pasahitza (zaharra)

"Abokatuen elkargoa baztertua sentitzen ari da berehalako itzulketen kasuarekin"

Ataria 2015eko urriaren 22a

Elena Egiguren abokatuak azaldu digunez, areagotzen ari da berehalako itzulketen kasua; "egunero gertatzen dira, eta baita Gipuzkoan ere, gainera, abokatuekin harremanetan jarri gabe kanporatzen dituzte", esan du.

Abokatu tolosarrarekin kanporatze agindua duten pertsonekin gaur egun Espainiako Gobernuak duen jokamoldea aztertu dugu. Berak azaldu duenez, asko areagotu dira berehalako itzulketak deiturikoak, "egunero gertatzen dira, baita Gipuzkoan ere, eta abokatuarekin harremanetan jarri gabe kanporatu egiten dituzte lurraldetik". Horregatik, abokatuen elkargoa "baztertua" sentitzen dela esan digu. Bestalde, errefuxiatuen krisiaz eta Hassana Aaliaren egoeraz ere hitz egin dugu Egigurenekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!