Indar erakustaldia

M.Iraola 2015eko urriaren 19a

Tolosa Eskubaloi vs bidasoa b 2015 1 1445253725358
Tolosa Eskubaloi vs bidasoa b 2015 2 1445253725716
Tolosa Eskubaloi vs bidasoa b 2015 3 1445253726014
Tolosa Eskubaloi vs bidasoa b 2015 4 1445253726308
Tolosa Eskubaloi vs bidasoa b 2015 5 1445253726642
Tolosa Eskubaloi vs bidasoa b 2015 6 1445253726968
Tolosa Eskubaloi vs bidasoa b 2015 7 1445253727316
Tolosa Eskubaloi vs bidasoa b 2015 8 1445253727667
Tolosa Eskubaloi vs bidasoa b 2015 9 1445253727998
Tolosa Eskubaloi vs bidasoa b 2015 10 1445253728352
Tolosa Eskubaloi vs bidasoa b 2015 11 1445253728711
Tolosa Eskubaloi vs bidasoa b 2015 12 1445253729052
Tolosa Eskubaloi vs bidasoa b 2015 13 1445253729382
Tolosa Eskubaloi vs bidasoa b 2015 14 1445253729717

Tolosa Eskubaloiak sendo jarraitzen du sailkapenaren lehen postuan, Bidasoari 26-17 irabazi eta gero.

Ez zuen aurkari erraza Tolosak. Talde sendoa da Bidasoa Irun B, baina tolosarrek laugarren garaipena eskuratu zuten jarraian. Eta ez edonola, indar erakustaldia emanda baizik.

Lehen zatian parekotasun handia izan zen. Irundarrek 6:0ko defentsa sistema ezarri zuten eta etxeko taldeak zailtasun ugari izan zituen golak lortzeko. Erasoan, gainera, hainbat baloi galdu zituzten, eta Bidasoak hori baliatu zuen markagailuan aurretik jartzeko. 25. minutura arte horitxoek bat edo bi goleko abantaila izan zuten, baina etxeko taldeak defentsa puskatzea lortu eta atsedenaldira aurretik joatea lortu zuen: 11-10.

Bigarren zatiak aurrenekoaren tankera izango zuela zirudien. Berdintasuna zen nagusi, baina lan txukuna burutu ostean lehen hamar minutuetan hiru goleko errenta izatea lortu zuten Noguesen mutilek. 16-13. Ordutik aurrera, Tolosa nagusi izan zen.

Erritmo gehiago eman zion partidari etxeko taldeak, eta fisikoki nagusi izan ziren. Urtzi Otegik geldiketa bikainak egin zituen, eta Diaz De Ceriok, Iker Ortizek, Iñigo Arratibelek (4), Aritz Otegik eta Ander Urangak sartutako golek errenta hirukoiztera eraman zuten. Azkenean, 26-17, talde indartsua dela erakutsiz. 

 

Sailkapenaren lehen postuan jarraitzen du honenbestez Tolosak, lau neurketak irabazita, Uharte nafarrekin berdinduta. Datorren asteburuan Gasteizen jokatuko du Gure Auzuneren aurka.

Bigarren taldearen lehen porrota

Bigarren nazional mailako taldeak ere aurkari gogorra hartu zuen Usabalen: Basauri. Uneoro markagailuan atzetik izan ziren urdinak. Bi goleko desabantailarekin eutsi zieten bizkaitarren 45. minutura arte. Baina defentsako akatsak eta presak garesti ordaindu zituzten etxekoek. Basaurik, bere atezainari esker, aldea zabaltzea lortu zuen, 20-29koarekin amaitzeko. Datorren asteburuan ere Gasteizen jokatuko du bigarren taldeak, bostgarren sailkatuaren aurka.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!