32 urte agur esaten

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko urriaren 16a

Lasa eta Zabalari urteroko omenaldia egin diete, Olarrainen; 32 urte dira, GALek bahitu eta erail zituztela.

Egunero txoko berean izaten da Lasa eta Zabalaren omenez Olarrain auzoan dagoen monolitoak, baina urriko bigarren astean kolore berezia hartzen du. Gaur iluntzean omenaldia egin diete, beste behin, haien desagertzearen 32. urtemuga gogora ekartzeko, eta loreak eskaini dizkiete bi amek.

Bertsoa eta agurra izan dira hitzordua biribiltzeko, eta ezker abertzaleak bere irakurketa egin du, biktima guztiak errekonozitzeko dei eginez. Ekitaldian izan dira, herritarrekin batera, Olatz Peon Tolosako alkatea, Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako lehendakaria eta Aintzane Ezenarro Memoriaren Institutuko zuzendaria ere bertaratu dira hitzordura.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!