San Esteban auzoa, ekitaldiz beteta

Ataria 2015eko urriaren 15a

Iazko patata tortilla lehiaketaren une bat.

Aurreko larunbatean eta astelehenean ekin zioten San Estebango XXVIII. Kultur Asteari eta asteburu honetan emango diote jarraipena. Hiru eguneko egitaraua osatu dute, bihartik hasi eta igandera arte.

Ez dira faltako ohiko ekitaldiak: patata tortilla lehiaketa eta ikuskizuna ostiralean, larunbateko kontzertua eta igandeko babarrun jatea. Auzoko hainbat eragilek ere parte hartuko dute: buruhandiek, Bonberenea txarangak, Box.A-k...

Egitaraua

Urriak 16, ostirala

19:00. XIII. Patata Tortilla Lehiaketa. Ondoren luntxa.

22:30. La Superwoman antzezlana, Anna Rita Fiaschetti aktorearen eskutik.

Urriak 17, larunbata

16:30. Haur jolasak eta Box.A elkartekoekin tailerra.

18:00. Buruhandiak.

19:00. Txokolate jatea, Bonbereneako gazte txarangak alaituta.

22:30. SP eta Estigia taldeen kontzertua. Ondoren Puntzaka eta NDY DJ eta zuzeneko ikuskizuna Bonn 49rekin.

Urriak 18, igandea

09:00. Diana herriko txistulariekin.

10:00. Trikitia auzoko baserrietan.

11:00. Meza auzoko hildakoen alde, San Frantzisko elizan.

11:00. Radio Control-eko autoen erakustaldia, Ttorreko aparkalekuan.

12:00. Auzoko txarangaren saioa.

14:00. Auzoko babarrun jatea. Ondoren dantzaldia Joxe Jabier Mendizabalen eskutik eta atsedenean, toka txapelketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!