Benito Lertxundiren kontzertua azaroaren 13ra atzeratu da

Tolosaldeko Ataria 2015eko urriaren 14a

Abeslari oriotarrak joan den astean izandako ezbehar bat medio, datorren urriaren 23an Leidor aretoan aurreikusia zegoen kontzertua azaroaren 13ra atzeratu dute.

 

Horrela, urriaren 23rako sarrera eskuratuta dutenek, data berrian ere, emanaldira bertaratzeko asmoa baldin badute, sarrera berberarekin egin ahal izango dute. Egun aldaketagatik kontzertura joan ezin dutenek, berriz, bi modu izango dituzte sarrera itzultzeko.

Batetik, sarrera Leidor aretoko leihatilan erosi zutenek, itzuli ere bertan egin beharko dute. Benito Lertxundiren kontzerturako sarrera internet bidez edo Kutxabankeko makinetan erosi zutenek, berriz, mezu elektroniko bat bidali beharko dute emarti.kimmu@gmail.com helbidera, eserlekuen zenbakiak zehaztuz; azken horiei, dirua beren kontu korrontera itzuliko diete, zuzenean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!