Berazubiko festak amaierara heltzen

Naiara Roldan de Aranguiz 2015eko urriaren 12a

Asteburu betea izan dute Berazubin, ostiralean txupinazoa botatzearekin batera. Gaur, festa giroa amaitzera badoa ere, eguna ondo aprobetxatzen dakitela erakutsi dute Berazubiko bizilagunek. Emakumeak tokan aritu ondoren, babarruna izan da herri bazkariaren osagai nagusia.

Iluntzeko bederatziak iritsi bitarte egitarauari heltzea dagokie auzotarrei festaren azkenetan murgildu ahal izateko. 17:00etan zezentxoak izango dira, 18:30ean argazki erakusketa, 19:00etan saloi dantzak eta aurretik esan bezala, 21:00etan arratoia erre eta gero gaztainak jango dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!