Akelarrea Zabalarretan

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko urriaren 10a

Tolosako Gazte Asanbladak Gazteburua antolatu du datorren astebururako, eta atarikoa izan zen, atzo, Zabalarreta parkean.

Urtebete da, jada, Tolosako Gazte Asanblada sortu zutela. Iazko urriko Gazte Egunari jarraiki, aurten jardueraz beteriko egitaraua prestatu dute datorren astebururako, Gazteburua izenpean, baina atzo jaien atarikoa egin zuten, akelarrearekin.

Zabalarreta parkean elkartu ziren, iluntzean, eta Kortxoenea nahiz Inpernu gaztetxeetako kideen esperientziak entzunez sartu ziren gauean. Ondoren, musika tresnak eramateko deia egin zutenez, jam session bat ere izan zuten akelarrean. Azkenik, afaria legea eginez biribildu zuten, datorren astekoari begirako hitzordua.

Kartelekin batera, Gaztebururako deia eginez bideoa ere prestatu dute, Tolosako Gazte Asanbladako kideek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!