Berazubi, auzoko haurren begietatik

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko urriaren 10a

Atzo hasi ziren Berazubi auzoko jaiak eta, lehen parrandatxoarean ondoren, haurren marrazki lehiaketak bete du goiza.

Lau eguneko festez gozatuko dute, aurten, berazubitarrek. Atzo txupinazo, buruhandi eta erromeriarekin hasitakoa, astelehenera bitarte luzatzeko aukera izango dute, eta lehen aje eguna zuten gaurkoa.

Horrela, auzoko neska-mutilek margoekin irudimenari dantza egiten uzteko aukera izan dute: auzoa beren begietatik marraztu behar izan dute. Paisaiak aukeratu dituzte askok, eta izan da festen inguruko marrazki tematikorik egin duenik ere.

Egun indartsuenen atarikoak pasata, gaur gauena danborradak abiaraziko du benetako jaia, Oasis orkestrarekin jarraitzeko. Bihar, berria, egun osoko festa izango da, eta Oihan Vegak jarriko du gaueko giroa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!