Guztira 323 boto jaso ditu Gilen argazkiak, eta honenbestez, egutegiko azaleko argazki nagusia izango da. 500 euro jasoko ditu sari moduan. Egutegia osatzeko, Iñigo Royo eta Ura Iturraldek osatutako epaimahaiak egutegiko hilabete bakoitzeko argazki bana aukeratuko du.
Botoa eman dutenen artean, berriz, I-Pad Mini bat zozketatu dute, eta Amaia Sagasti izan da irabazlea.