2015/10/16 - 2015/10/18 00:00
Urriaren 16an, ostiralean, Tolosatik atera kotxez eta Baños de Panticosa aterpetxean (Casa de Piedra) lo egin.
Urriaren 17an, larunbatean, ordu eta erdi ibili ondoren, Bachimaña aterpetxera iritsi, bertan gaua pasatzeko, gauzak utzi eta Tebarray (2.916 m.) edo Infierno (3.006 m.) mendiak igotzeko saiakera, berriz aterpetxera bueltatuz, 5 edo 6 ordutako ibilaldi izango da. Bertan gaua pasaz.
Urriaren 18an, igandean, Arratille mendira zuzendu, Bramatueroko bi lakuak, Nevera tontorra (2.890 m.) edo Arratille tontorrak (2.903 m.) egiteko. Aterpetxera buelta. (8 ordu inguru). Baños de Panticosa itzuli eta handik kotxez Tolosara.
Eraman beharreko materiala:mendiko botak, kaskoa, frontala, arnesa eta bi kabu lotuta pasatzeko, komeni da bastoiak eramatea.
Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna urriaren 13an asteartea.
Izena ematerakoan 20 euro aurreratu beharko dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?