Alliri auzoan, ajerik ez

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko irailaren 26a

Bosgarrenez antolatutako jaiak gaur biribilduko dituzte; atzo hasi ziren, Pintto potearekin.

Pintto potearen modalitate berri bat sortu dute Alliri auzoan. Hala azaldu du, behintzat Joxan Oiz auzokideak. Atzo iluntzean jarri zuten martxan eta, dirudienez, bikain atera zen.

Gaur, berriz, egun indartsuena datorkie, auzoko bosgarren jaiak biribiltzeko. Goizean goi auzoko musikariek diana eskaini diete bizilagunei eta, eguerdia gerturatu ahala, patata tortila lehiaketako epaimahaia bere postuan jarri da, jakiak dastatzeko. Bien bitartean, haur eta gaztetxoak buruhandien inguruan ibili dira; batzuk nahi baino gertuago eta beste asko, aldiz, ia buruen barruan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!