Trianguloko txoko batetik, Etiopiara begira

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko irailaren 26a

 1 1443267562992
 2 1443267563261
 3 1443267563509
 4 1443267563743
 5 1443267563976
 6 1443267564210
 7 1443267564450
 8 1443267564679
 9 1443267564933

Abbay elkarteak bosgarrenez antolatu du, Tolosan, Etiopiari laguntzeko bigarren eskuko azoka.

Kultur etxeko eraikinaren azpian jendea barra-barra elkartu da gaur. Arropa artean mauken bila zebiltzan batzuk, eta haurrentzako jostailuak erosten, beste asko. Literaturaren txokoak ere arrakasta izan du, liburu hau edo hura eskuan hartu eta zein erosi erabakitzen.

Abbay elkarteak bigarren eskuko azoka antolatu du Tolosan, bosgarrenez, eta Etiopiako bi herritara bideratuko dituzte irabaziak. Tolosa "leku egokia" iruditu zitzaien horrelako egitasmo bat martxan jartzeko eta, gaur jende gehiena produktuak erostea bertaratu dela azaldu duten arren, "gazte asko boluntario izateko gogoz ere" joaten direla nabarmendu dute. Arratsaldean ere postuak bertan izango dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!