Nekazaritza eta kultura ez daude elkarrengandik hain urrun

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko irailaren 26a

 1 1443266782562
 2 1443266782799
 3 1443266783047
 4 1443266783284
 5 1443266783541
 6 1443266783817
 7 1443266784114
 8 1443266784392
 9 1443266784675
 10 1443266784934
 11 1443266785220
 12 1443266785501
 13 1443266785735
 14 1443266785986
 15 1443266786234
 16 1443266786502
 17 1443266786738

'Sormenetik' egitasmoaren bigarren saioa ospatzen ari dira, Zerkausi azpiko gunean; kultura, azoka nahiz euskara hausnarketarako bide izango dira.

Jakoba Errekondo, Jone Gorostarzu eta Xabier Solano izan dira gaurko Sormenetik egitasmoari forma eman dioten hiru izen nagusiak. Horiekin guztiekin batera, ordea, Zerkausiko bi ekoizle, Joxi Ubeda eta Aiora Zulaika elkarrizketatzaileak nahiz bertaratu diren dozenaka ikus-entzulek ere osatu dute, hausnarketa eta gozatze prozesua.

Jakoba Errekondo elkarrizketatzailearen paperean aritu da gaur, eta ogi nahiz gazta ekologikoa ekoizten duten gizon-emakumeei galderak egin dizkie. Ez, soilik, baserriko lanaren inguruan; mundu horrek euskarari edo euskarak mundu horri emandako hiztegi aberatsa ere errepasatu dute, besteak beste.

Ekoizleen lana amaitutakoan, Jone Gorostarzuren txanda iritsi da. Des-egiten liburua besapean zuela iritsi da eta, aitortu duenez, "denboraldi batez itxita izan dut liburua". Gaur, horrela, bere sormen lanak berriro aireratu ditu poemen moldeetan. Sormenetik ekimenak pentsaraztea ere ekarri dio, Gorostarzu bera Xabier Solano musikari elkarrizketatzen aritu denetako bat izan baita: "Autoan hona bidean nentorrela, irratian Jakoba Errekondoren saioa entzun dut, eta zer pentsatu dut, kultura, hizkuntza eta nekazaritza ez daudela hain urrun bata bestearengandik. Elkar elikatzen dute, baina askotan ez gara konturatzen".

Xabier Solanok, berriz, Jone Gorostarzurekin batera, Aiora Zulaika pailazoa eta Joxi Ubeda musikaria izan ditu elkarrizketatzaile, norbere bizipenetatik sortutako galderekin.

Hausnarketa eta uztartze hori gertutik ezagutzera bertaratu direnek, gainera, Lurretik sukaldera postuko jakiak Zerkausi azpian dastatzeko aukera ere izan dute, Peñascal fundazioko gazteak aritu baitira Patxineko entsalada zerbitzatzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!