Patxineko nortasuna, entsalada batean

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko irailaren 26a

Zerkausiko 'Lurretik sukaldera' postuan Asteasuko Patxine jatetxea ari da, gaur, mokadutxoak prestatzen.

Garaiko produktuak sustatu, eta horiek eskaintzen dituzten Zerkausiko ekoizleen lehengaiak erabiliz, mokadutxoak prestatzeko postua da Lurretik sukaldera. Joan den ikasturtean abiarazitako egitasmoak harrera bikaina du Zerkausian elkartzen diren herritarren artean eta, gaur, entsalada batez gozatzeko aukera izan dute bertaratuek.

Asteasuko Patxine jatetxeko arduradunak izan dira Zerkausiko sukaldean, eta tomate, patata egosi eta arrautza egosi entsaladaren lagintxo bat prestatu dute; Patxine entsalada da berau eta, Zerkausian zerbitzatzeaz gain, Zerkausi azpiko Somenetik ekimenean ere eskaini diete ikusleei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!