Jexuxmari Zalakain tolosarra igandean geratuko da aske

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko irailaren 25a

Argazkia: Argia

Zortzi urtez preso egon da, 18/98 sumarioan epaitua izan ondoren

Jexuxmari Zalakain tolosarra Egin egunkariko administrazio kontseiluko kide izateagatik epaitu zuten, 18/98 sumarioan. Horrela, zortzi urte egin ditu espetxean, eta azken urteak Dueñas-en egin ditu, Palentzian (Espainia).

Irakasle eta kazetaria da ofizioz, eta euskaltzalea bokazioz. Horrela, hainbat liburu idazteaz gain, euskarazko prentsaren sustatzaile izan da, Anaitasuna, Jakin, Argia eta Herria 2000 Eliza aldizkarietan bere ekarpenak egin izan ditu; azken horretan, espetxe kronikak idatzi ditu kartzelako egonaldian. Euskaldunon Egunkariaren sortzaile ere izan zen.

Tolosarra igandean irtengo da espetxetik, zortzi urteren ondoren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!