Bihar zabalduko dute egutegiko argazki finalisten erakusketa

Ataria 2015eko irailaren 24a

Argazki finalistetako bat

Iñigo Royo eta Ura Iturralde epaimahaikideek aukeratutako 40 argazki finalistak Aranburu Jauregian ikusi ahal izango dira bihartik urriaren 3ra bitarte.

Herritarrek egutegiaren azalean joango den argazkia aukeratu beharko dute. Bi modutara egin ahalko da: webgunean edo Aranburu Jauregian bertan, paperean. Pertsona bakoitzak boto bakarra eman ahalko du, eta boto emaile guztien artean I-PAD MINI bat zozketatuko da.

Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: Egunero, jaiegun eta astelehenetan izan ezik, 17:30etik 20:30era.

Bozketa epea amaitzen denean, eta herritarren argazkia aukeratu ondoren, hilabete bakoitzeko beste argazki bana aukeratuko ditu epaimahaiak.

Ikusi argazki finalista guztiak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!