Gaurkotasun soziopolitikoari buruzko mintegia martxan da zazpigarrenez

Itzea Urkizu Arsuaga 2015eko irailaren 24a

Gaur zabaldu dute Jesus Torquemadak gidaturiko saioen izen-ematea, urriaren 9ra bitarte

Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko Ikastn zerbitzuak beste behin antolatuko du, aurten, Nazioarteko Gaurkotasun Soziopolitikoari buruzko mintegia. Urteroko moduan, Jesus Torquemada aditua izango da hizlaria, eta izen-ematea gaur bertan zabaldu dute, urriaren 9ra bitarte.

Aktualitateari lotuta, nazioarteko gertakari eta gatazka nagusiak hizpide izango ditu Torquemadak, urriaren 26an hasita; lau astelehen hartuko ditu mintegiak, eta 19:00etatik 21:00etara bitarteko saioak izango dira, Topic zentroko aretoan.

Jesus Torquemadak gidatutako mintegian parte hartu ahal izateko, 615 77 56 78 telefono zenbakira deitu beharko da, goizez, 09:00etatik 13:00etara eta, urriaren 9ra bitarte edo lekuak bete arte izango da zabalik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!