Kale Nagusia arteari zabalik

Imanol Garcia Landa 2015eko irailaren 19a

Tolosako Kale Nagusia bere egun berezia ospatzen ari da gaur, artez eta jokoz elikatuz.

'Arte Kalea' deitura hartu du Kale Nagusiak azken urteotan, bertako dendariek eta komertzioek bultzatuz. Myriam Orcoyen dendariak, La Ratita Presumida dendako arduradunak, azaldu duenez, "egun honekin gure asmoa  da jendea inguratzea Kale Nagusira, ezagutzea bertan dauden dendak eta komertzioak". Antolatzaileak "oso gustura" daude jendearen erantzunarekin. "Pixkanaka jende gehiago dator. Ez zen oso kale komertziala, eta lortzen ari gara jendea geroz eta gehiago bertara etortzea eta bizi gehiago ematea kaleari horrelako ekimenekin".

Goizean zehar hainbat arte eskoletako ikasleak aritu dira muralak eta fotocol-ak marrazten, eta hainbat joko ere egin dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!