Gaztetxoek zesta punta ezagutzeko aukera

Asier Imaz 2015eko irailaren 16a

Beotibar Zesta Punta Elkarteak ate irekiak antolatu ditu 8-14 urte bitarteko neska-mutilek pilota jokamolde ikusgarri hori proba dezaten. Ate irekiak bihar izango dira, 17:00etatik aurrera, Tolosako Beotibarren.

Bihar arratsaldeko jaialdi irekia partida batekin hasiko da, izan ere, lehenik elkarteko pilotari batzuk lehia labur bat jokatuko dute.


Ondoren, talde txikitan antolatuta pilota jokamoldea probatu ahal izango dute gazteek. Erakustaile bezala, zenbait pilotari profesional ohi eta gazte izango dituzte.


Zesta puntan jokatzeaz gain, gaurko probara agertzen diren guztien oparitxo bat jasoko dute.


Beotibar Zesta Punta Elkartetik adin horretako gaztetxo guztiak gonbidatu dituzte ate irekiak ekimenera.
Informazio gehiago nahi duenarentzat ondorengo telefono zenbakia jarri dute eskura: 675 705 794. Helbide elektronikoa ere zabaldu dute helburu berarekin: beotibarzestapunta@gmail.com.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!