Usabal Kiroldegiaren 10. urteurrena ospatzeko, festa

M.Iraola 2015eko irailaren 15a

Bazkideekin ospatu nahi ditu 10 urteak kiroldegiak eta horretarako irailaren 26rako festa bat antolatu du

2005eko irailaren lehenean ireki zituen ateak Usabal Kiroldegiak. Harrezkero arrakastaz betetako 10 urte pasa dira, egun ia 10.000 bazkide baititu, eta itxaron zerrendak baitaude bazkide egin ahal izateko. Tolosa populazioaren %35 da bazkide.

Orain arte egindako ibilbide hori bazkideekin ospatu nahi du orain Kiroldegiak, eta horretarako kirol eta aisialdi ekitaldiz betetako festa bat antolatu du irailaren 26rako. Hauxe da egitaraua:

10:00-13:00: Zunba Maratoia, Cycling Maratoia eta Familia arteko olinpiada (froga ezberdinez osatutako lehiaketa. Bertan familiako kide guztiek parte hartuko dute, igerian, lasterketak, jolasak...)
14:00-16:00: Bazkaria Bidegoxoren eskutik (15 euro helduek, 9 haurrek).
16:00: Mus Txapelketa Bidegoxon. Txapeldunentzat, bi afari
16:30-18:00: Haur jolasak, tailerrak...
18:00: Txokolatada
18:30: Herri bingoa: Opari nagusia bizikleta bat. Kartoi bakoitzaren salneurria, 10 zentimo.
19:30: Festa amaiera

Bazkideek doan parte hartu ahal izango dute jardueretan. Ez bazkideek, berriz, bost euro ordaindu beharko dituzte sartzeko eta jarduera guztietan parte hartzeko aukera izango dute. Izen ematea beharrezkoa izango da, eta irailaren 23ra arte izango da horretarako denbora. Kiroldegiko harreran bertan egin beharko da.

Bestalde zabalik da ikastaroetan izena emateko aukera. 20 ikastaro baino gehiago eskainiko ditu Usabalek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!