Urteek ez dute hoztu berazubitarren harremana

Eneritz Maiz 2015eko irailaren 12a

Aste osoko ospakizunetan sartuta daude Berazubi auzoko tolosarrak. Eta bihar bukatuko badute ere 50. urteurreneko festarekin, gaur, egun bete-betea dute.

Berazubitar asko elkartu da Berazubi estadioko pistaren aldamenean bazkaltzeko. Giro ezin hobean hasitako eguna, mahaiaren bueltan borobildu dute. Egun osoan zehar musikarik ez da faltako, eta gaur gaua luzea izango dute.

 

IRAILAK 13, BIHAR

09:00. Diana Tolosako txistularien eskutik, auzoan barrena.

11:30. Artisautza azoka, Berazubiko artisauen eskutik.

12:30. Tolosako Musika Bandaren kontzertua, plazan.

16:30. Zezentxoak eta pottokak, haurrentzat, zezen plazan.

19:00. Areto dantzak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!