San Sebastian Munduko Txapelketan lehiatzeko hautatu dute

M.Iraola 2015eko irailaren 9a

Tolosarra beste hiru txirrindularirekin batera deitu dute 23 urtez azpikoen selekziora, Richmond-en (Virginia, AEB) jokatuko den Munduko Txapelketan lehiatzeko.

"Oso pozik nago. Aurretiko aukeraketan nengoela banekien, baina ez nuen uste hautatua izango nintzenik, lau txirrindulari bakarrik joango baitira" azaldu dio San Sebastianek TOLOSALDEKO ATARIA-ri.

Euskadi Fundazioko txirrindularia aukeratuetako afizionatu bakarra da, gainontzeko hirurak profesionalak baitira: Imanol Estevez arabarra (Murias Taldea), Miguel Angel Benito eta Hector Saez (Caja Rural).

Hilaren 18an abiatuko da tolosarra Estatu Batuetara. 21ean erlojuaren kontrako txapelketa izango da, eta 26an, berriz, errepideko lasterketa jokatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!